KALEAN BAI

AUNTXA TRIKITIXA ESKOLA , KALEAN BAI planeko kidea da eta 2008ko irailaren 18an, KALEAN BAI ziurtagiria jaso genuen, Irunen euskararen alde egiten ari garen lanaren adierazgarri.

KALEAN BAI PLANA, gaur egun Irungo arlo ezberdinetako 68 elkartek osatzen dute eta Udalak Irun Iruten euskara elkartearen bidez abian jarritako plana da. Bere helburua aldiz, Irungo 3-25 urte arteko haur eta gazteei eskaintzen zaizkien eskola orduz kanpoko jarduerak euskalduntzea da.



KALEAN BAI


Ziurtagiriaren bidez gure elkarteak Irunen euskaraz bizi diren edo horretarako lanean diharduten beste herri elkarteen sarearekin bat egiten du.


Zu ere elkarteko kide zaren heinean, guzti honen zati zara eta nahi izanez gero, badaukazu zeresana eta zeregina.


KALEAN BAI

Informazio gehiagorako: www.iruniruten.com