Aurkezpena

Auntxa Trikitixa eskola 1989an Irunen sortu genuen eta handik pare bat urtera Oiartzunen ere, Elizalde Herri Eskolan, Trikitixa irakasten hasi ginen. Trikitixaren irakaskuntzari zuzenduriko eskola bat da, eta ikasleen artean Trikitixarekiko gaitasuna, ezagutza eta zaletasuna garatzea dauka helburu, ikasleak eurak Trikitixaren arlo eta jarduera ezberdinen partaido bihurtzu adierarik zabalenean.

Helburuak:

Edozein adinetako zaleturi Trikitixa (Soinu txikia eta panderoa) jotzen irakatsi, metologia ezberdinen bidez. Ikaste-prozesua errazteko asmoz, ikaslearen gaitasun mailari egokien moldatzen zaion metodoa erabiltzen da. Metodo horien artean:
   –Zenbakien metodoa
   –Aurrez-aurreko metodoa
   –Musika hezkuntza

Tradizioan oinarritutako erreertorioa irakatsi, gaur egungo musika-estilo eta joera ezberdinekin batera.

Ikasleari musika-jarduera eta estilo ezberdinak eskaini, ezagutza eta kritikarako gaitasuna garatu ditzaten.

Taldean zein bakarka jotzeko gaitasuna landu eta lan honen emaitza jendaurrean ezagutarazi, besteak beste entzunaldiak, kontzertuak eta jaialdiak antolatuz eta antzeko ekintzetan ere parte hartuz.

Trikitixa beste tresnekin urtartuz estilo eta joera ezberdineko errepertorioa landu, hauen artean: bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, bibolina, tronpeta, tronboia, saxofoia etabar.

Beste Trikitixa eskolekin lankidetzan aritu, metologia, irakaskuntza, eta ikasleen zein irakasleen arteko jarduerak elkartrukatzeko emanaldiak antolatuz.

Ikaslei Trikitixaren jatorria, historia, nondik norakoa eta bere inguruko giroa ezagutarazi.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu eta lankidetzan aritu.